Gizartea helburu

Erakunde publikoei ingurune osasungarri eta inklusiboak irudikatzen eta gauzatzen laguntzea da gure xedea.

Izan ere, etxeko sukaldearen diseinutik hasi eta lurraldearen plangintzaraino, arkitektura zein hirigintzako proiektu eta erabaki guztiek izan behar lukete gizartea helburu.

Aniztasuna.
Ekitatea

Arkitektura eta hirigintzako proiektuetan pertsonen eta auzoetako bizi-baldintzak determinatzen dira. Horregatik oinarritzen gara aniztasuna bistaratu eta desberdinkeriak azpimarratuko dituzten diagnostikoetan, erabakietan ekitatea txertatzera eta kolektibo zein auzo zaurgarrienak lehenestera bideratuak, gizarte-kohesioa helburu.

Osasuna.
Ongizatea

Arkitektura eta hirigintzako proiektuetan pertsonen eta komunitateen bizi-ohiturak baldintzatzen dira. Horregatik ditugu helburu ingurune osasungarriak eta osasun-eragileak, osasunaren zein osasun komunitarioaren babesaren eta sustapenaren inguruko ebidentzia sendoena oinarri dugularik.

Autonomia.
Zaintza

Arkitektura eta hirigintzako proiektuetan eguneroko bizitzako jarduera oinarrizkoenak baldintzatzen dira. Horregatik ditugu helburu pertsona guztien autonomia bermatu eta zaintza-lanak murriztuko dituzten ingurune irisgarriak, bai eta zaintza-lanak erraztu edo zaintza komunitarioa sustatuko dituztenak ere.

Garapen jasangarria

Arkitektura eta hirigintzako proiektuetan hamarkadetan luzatuko diren onurak zein kalteak eragiten dira. Horregatik dugu helburu garapen jasangarrirako irizpide eta helburuak eraginkortasunez txertatzea, tokikoa eta bidezkoa izango den garapen-eredua oinarri hartu eta desazkunde-politikak sustatuz.

Zerbitzuak

Denontzako inguruneak

Hiriak, auzoak eta bertako espazio publiko, ekipamendu zein zerbitzuak bizi guztirako eta bizi guztietara egokitzeko helburuarekin egiten ditugu diagnostikoak, proiektuak eta planak.

Genero-ikuspegia hirigintzan

Lege-eskakizuna izateaz gain, hirigintzan genero-ikuspegia txertatzea gero eta erakunde gehiagoren konpromisoa da, bai eta gizartearen konplexutasunari aurre egiteko ezinbesteko baliabidea ere.

Hiri-aholkularitza

Hiri-plangintzarekin edo espazio eta ekipamendu publikoen proiektuen inguruko hiri-aholkularitza eskaintzen dugu, epe laburrerako edo estrategikorako erabakietan ikuspegi soziala txertatuz.

Inklusioa eta irisgarritasuna

Desabantaila egoeran daudenen beharrak modu bereizian aztertzen ditugu, desberdinkeria-ardatz anitzak (maila sozio-ekonomikoa, funtzio-gaitasuna, generoa, adina, migrazio egoera...) eta hauen arteko gurutzaketa kontuan hartuz.

Osasuna eta ongizatea

Bizi garen eguneroko inguruneek norbanakoen eta komunitateen osasuna -fisikoa, mentala eta soziala- determinatzen eta bizi-ohiturak baldintzatzen dituzte, eta ongizaterako baliabide garrantzitsuak dira, batez ere desabantaila egoeran daudenentzat.

Prestakuntza eta parte-hartzea

Hiri-plangintzak eta proiektu publikoek gero eta erronka konplexuagoei egin behar diete aurre, beren eskumen konbentzionaletatik aldenduta, eta horrek ezagutza eta metodologia berrietan trebatzera behartzen du, besteak beste zeharkakotasunean eta parte-hartzean.

Proiektuak

Herri- edo auzo-mailako proiektuek herritarren bizi-baldintzen eta ongizatearen gain eragiten dute -modu positiboan zein negatiboan-, eta indar handiagoz egin ohi dute desabantaila-egoeran dauden auzo edo kolektiboetan.

2030 Agenda

Garapen jasangarrirako ekintza-plan honek erakundeek egitasmoei ekiteko metodologia eraldatu du, marko integralago baten bitartez sailen arteko mugak malgutu dituelarik.

Gure lanen artean

2022
Oñati

#jolastuku Oñatiko Jolasguneen Plana

HaurrakJolasa eta jarduera fisikoaNerabeak eta gazteak

Gaiak

Diagnostikoa
Haurrak
Jolasa
Jolastokiak
Nerabeak

Bezeroa

Oñatiko Udala

Eskala

Udalerria

2030 agenda

GJH3
GJH11

Gizartea aldatzen doan heinean haur eta nerabeen jolaserako ohiturak ere aldatzen doaz: gaur egun jolasa eta aisia ez dira garai batean bezala egiten, ez eta etorkizunean egingo diren bezala.

Plan honen xedea da Oñatiko Udalari jolasguneen inguruan erabakiak hartzen laguntzea. Zentzu honetan, plana bide-orri bat baino gehiago litzateke: mapa eta iparrorratza, bata zein bestea leudeke bat eginda dokumentu honetan.

2021
Errenteria

Barandiaran Parkearen paisaia proiektua

Denontzako inguruneakOsasuna eta ongizateaProiektuak

Gaiak

Hiri-berroneratzea
Osasuna
Parte-hartzea

Bezeroa

Errenteriako Udala

Eskala

Auzoa, Udalerria

2030 agenda

GJH3
GJH5
GJH10
GJH11

Kolaboratzaileak

Pontika auzoko Barandiaran parkeko paisaia aurreproiektuari esker, teorian lantzen ditugun gaiak errealitate bihurtzeko lehen urratsak egin ahal izan ditugu.

Gurekin izan ditugu ARI Arkitekturako Inhar Agirrezabal eta Garbiñe Pedroso ingurumen-aholkularitza eta Argi Yeregi, proiektuaren ideiak irudi bihurtuz.

info +

2021
Ordizia

Ordiziako Irisgarritasun Plana

Genero-ikuspegia hirigintzanParte-hartzeaUdalerri mailako Irisgarritasun Plana

Gaiak

Genero-ikuspegia
Hiri-plangintza
Irisgarritasuna

Bezeroa

Ordiziako Udala

2030 agenda

GJH5
GJH11

Komunikabideetan

Irisgarritasun planaren eguneratzea Mapa Morea prozesuaren emaitzetan oinarritu da, herriaren ahalik eta argazki osatuena lortzea helburu izan zuena, genero ikuspegia ardatz hartuz.
Planak hamaika igogailu berri proposatu ditu, maila ezberdinen arteko ibilbide irisgarriak eta laburrak sortu nahian. Horretaz gain, espaloi eta oinezko pasabideetarako proposamenak egin dira, bide-publikoen osotasuna kontuan hartuz.

2020-2021
Ondarroa

Ondarroako HAPOn Genero-Ikuspegia txertatzea

HAPOn genero-ikuspegia txertatzeaPrestakuntza eta parte-hartzea

Gaiak

Genero-ikuspegia
HAPO
Hiri-plangintza

Bezeroa

Ondarroako Udala

Eskala

Udalerria

2030 agenda

GJH5
GJH10
GJH11

2020
Astigarraga

Astigarragako HAPOn Genero-Ikuspegia txertatzea

HAPOn genero-ikuspegia txertatzeaPrestakuntza eta parte-hartzea

Gaiak

Genero-ikuspegia
HAPO
Hiri-plangintza

Bezeroa

Astigarragako Udala

Eskala

Udalerria

2030 agenda

GJH3
GJH5
GJH11

Astigarragako Udalak HAPOaren berrikuspenean emakumeen* ikuspegia txertatzeko helburuarekin antolatako parte-hartze prozesua. Hiru lantalde proposatu ziren, Udal-Mahaia, Mahai Teknikoa eta Emakumeen* Mahaia, eta hainbat formakuntza- eta partaidetza-saio garatu ziren mahai bakoitzean.

Hirigintza arloan hartzen diren erabakiek guztion bizimoduei eragiten dieten arren, badakigu askotan erabaki horietan ez direla biztanle guztien beharrak maila berean jartzen. Hori ekiditeko, eta feminismoek erakutsitako bidetik, besteak beste honoko gaiak bistaratu eta txertatu nahi dira HAPOan:

  • Segurtasuna eta babesa espazio publikoan.
  • Zaintza lanak eta zaintzaren mugikortasuna.
  • Denboraren kontziliazioa eta erantzunkidetasuna.
  • Etxebizitzak eta ekipamenduak Genero Ikuspegitik.

2020
Orio, Irura

*kalejolasAKT* Gipuzkoan 0-10 urte bitarteko haurren artean bat-bateko kale-jolas autonomoa eta aktiboa sustatzeko parte-hartze prozesua

Denontzako inguruneakHaurrak

Gaiak

Haurrak
Jolasa
Parte-hartzea

Bezeroa

Gipuzkoako Foru Aldundia

Eskala

Udalerria, Espazio publikoa, Ekipamendu publikoak.

2030 agenda

GJH3
GJH5
GJH10
GJH11

Jolasak berebiziko garrantzia du gure seme-alaben garapenean eta garapen motor, intelektual eta emozionalerako tresna garrantzitsua da. Jolasetan bereganatzen ditugu etorkizunerako erlazioetarako lehen hartu-eman tresnak. Baina egungo jolasak, gizarte berriaren eboluzioarekin moldaketa ugari izan ditu.

Adinean behera geroz eta helduen gidaritza gehiago dago eta autokudekaetarako aukera gutxiago, kirolak betiko jolas tradizionalen lekua hartu du, natura espazioek lekua galdu dute kirol-kantxa edo parke “seguruen” aldean. 

  • Gure seme eta alaben jolasen artean desberdintasunak daude?
  • Familia bakoitzeko bizi-baldintzek zenbat baldintzatzen dute bere txikien aisialdia? 
  • Nolakoa izan behar du gure seme-alaben jolasak?
  • Zein leku eta baldintzetan eman beharko litzateke jolas hori?

2019
Zarautz

Zarauzko Oinbusa: Eskola-Bideen diseinua, seinaleztapena, dinamizazioa eta ebaluazioa

Denontzako inguruneakHaurrakOsasuna eta ongizatea

Gaiak

Haurrak
Mugikortasuna

Bezeroa

Zarauzko Udala

Eskala

Udalerria, Espazio publikoa.

2030 agenda

GJH3
GJH11

Kolaboratzaileak

Zarauzko Udaltzaingoa

Komunikabideetan

Zarauzko Orokieta, Salbatore Mitxelena, La Salle eta Antoniano ikastetxeetan Eskola Bideak ezartzeko egitasmoa. Diagnostikotik hasi eta "Oinbusa"-ren mapa bateratua osatzerainoko prozesua, seinaleztapena, dinamizazioa eta ebaluazioa barne.

2017
Arrigorriaga

Arrigorriagako Irisgarritasun Plana

Prestakuntza eta parte-hartzeaProiektuetan genero-ikuspegia txertatzeaUdalerri mailako Irisgarritasun Plana

Gaiak

Genero-ikuspegia
Irisgarritasuna
Parte-hartzea

Bezeroa

Arrigorriagako Udala

Eskala

Udalerria, Espazio publikoak, Ekipamendu publikoak

2030 agenda

GJH5
GJH11

Arrigorriagako Irisgarritasun Planaren eguneratzea, genero-ikuspegia, jasangarritasuna eta parte-hartzea gidalerro hartuta.

info +

Berriak

Scroll to Top